Sistema modularra erregin hazkuntza eta ernalketarako
Erregin hazkuntza eta ernalketarako sistema modularra mininukleo txiki batzuez dago osatua, bakoitza 3 edo 4 lauki-erdikoa.
Mininukleo hauek aireztapen-zuloa daukate azpian, eta zulo hau kajoiak daukan zuloaren parean geratzen da. Jararia emateko zuloa daukate gainean. Tapak bisagra eta eta ixteko gailua dauka, horrela arazorik gabe alde batetik bestera eramateko.
Presta daitezke kajoiak 6, 4 edo 2 mininukleorentzat, bakoitza bere atakarekin.
Ataka itxi eta ireki egiten da, eta disko biragarri bat dauka 4 poosiziokoa.
Mininukleoak ixteko eta irekitzeko sistema automatikoa dauka, kajoian sartzean ireki egiten da, eta kajoitik ateratzean itxi. Horrela ez da erlerik batere zapaltzen.
Mininukleo bakoitzak bere tapa duenez, banaka begira daitezke, erle-nahasterik gertatu gabe. Gainera, ez da beharrezkoa kajoian mininukleo denak jarrita egotea, eduki ditzakezu nahi dituzunak.
Sabaiko elikagailuek ia litro bateko kabida daukate, eta mininukleoak bezalaxe, indibidualki erabil daitezke.
Tapa isolatuta dago 10 mm-ko porexarekin, eta elikagauluak jartzeko aski leku dauka. Kanpotik txapaz forratua dago.
4 lauki-erdiko mininukleoak egiteko aukera.
Mininukleoei eta elikagailuei parafinazko bainua bat eman behar zaie, 5 mm-ko tablexez eginak daudelako. Sistema bera polikarbonato zelularrez prestatzeko asmoa dago, askoz iraunkorragoa eta isolatuagoa.
Sistema honetan mininukleoak konbina daitezke 6 laukiko nukleo batekin.
Nukleoa kajoiaren edozein aldamenetan jar daiteke, eta ondoan eraman ditzake 3 lauki-erdiko 2 mininukleo, edo 3 mininukleo 4 lauki-erdikoak.
Mininukleoek bezalaxe, nukleoek ere irekitzeko eta ixteko sistema bera daukate, eta sabaian bi elikagailu jar dakizkioke, mininukleoetan erabiltzen diren berdinak, edo lauki-elikagailu bat.
Kajoiaren eta mininukleoen tartean aire-kamara geratzen da inguru guztian, dena hobeto isolatzeko.
Oraingoz prototipoa da, baina baliagarria izan daitekeela uste dugu.