Erabilera anitzeko 6 laukidun nukleoa

Erabilera anitzeko nukleoa, zurezkoa

6 lauki zatigarri dituen nukleoa, laukitxo horiek elkarri mihiztatuta lauki estandar bat osatzen dute. Era askotako konfigurazioak dira posible, 1, 2, 3 edo 4 erreginentzat, eta hainbat erlauntza eredurentzat egiten dira: Langstroth, Dadant, Layens, National Hive eta abar.

Lau ataka dauzka nukleoaren alderdi banatan, eta lau aireztapen arteka. Lauki estalkia kortxoz isolatua, eta sabaia 30mm-ko poliestirenoz isolatua. 6 laukidun nukleo normal gisa ere erabil daiteke.

nucleo1

Bi partetan partitua, bakoitza 3 lauki estandarrekoa.

nucleo2 nucleo3

Erregin ernalkuntzarako nukleo gisa erabiltzeko aukera ematen du, lauki-erdiak konbinatuz hainbat banaketa egin daitezke, 3 lauki erdiko lau atal gehienez.

nucleo4 nucleo5

Barneko erretenei esker geure beharren araberako konbinazioak egin ditzakegu.

nucleo6

nucleo7

3 gela 4 lauki erdikoak

2 gela 4 lauki erdikoak + 2 gela 2 lauki erdikoak

 Konfigurazio honek aukera emango luke edukitzeko erregin ernaldu bat 6 laukiko gelan eta umesabidun laukiak ateratzen joateko 3 laukiko beste bietara, erregin berriak sor ditzaten.

nucleo10

6 lauki erdiko gela bat + 4 lauki erdiko gela bat + 2 lauki erdiko gela bat

Osagarriak

Sabaiko elikagailua

nucleo11  nucleo12

4 gelako konfigurazioan lauki gainean edo lauki-estalgarriaren gainean jar daiteke zuzenean

nucleo13  nucleo14

Badu leku txiki bat polenarekin elikatzeko ere, nahi izanez gero

Lauki erdiko elikagailuak

nucleo15

nucleo16 nucleo17 
Beste lauki erdi batekin mihizta daitezke, edo beste elikagailu batekin,

Erreginak sartzeko kaiola.

nucleo18 nucleo19 nucleo20
Beste lauki erdi bati edo elikagailu bati mihizta dakioke.

 

Erabilera anitzeko nukleoa, poliestirenozkoa

Poliestireno sandwich batekin egina, ertzetan  31x40 mm-ko egur mazizoa duena, eta barnetik 1 mm-ko egur xafla batekin forratua, dena mikro-mihiztaduraz eta poliuretako kolaz itsatsia.

Egurrezko nukleoaren aukera berberak eskaintzen ditu konbinazioak egiteko, eta gainera tenperatura hobeto mantentzen du, bero galera isolatuz.

nucleo21 nucleo22
nucleo23 nucleo24
nucleo25 nucleo26

pdf gisa deskargatu: Núcleo multifunción de 6 cuadros

 

Alberto Vidal—Karpinter.

Telf: 663 017 813

abejita