Behaketa-erlauntza
Bi lauki langstroth eredukoak dauzkan behaketa-erlauntza. Laukiak lotzeko sistema berezia du, inoiz erori edo okertuz gero, erleak zapaldu ez daitezan.
Bi panel itsu ditu, alboetatik sartzeko moduak.
Panelak ateratzeko aski da ixteko pieza biratzea.
Segurtasun ataka tirafondo batez finkatuta dago, behar denean hura kendu eta ataka funtzional bilakatzen da.
Ixteko segurtasun-sistema dauka, ireki behar denean pasadorea kendu behar zaio.
Metakrilatoak, panelak ez bezala, gaineko aldetik ateratzen dira, eta horretarako erlauntzaren tapa kendu behar da.
Laukiak lotzeko sistema: Laukia albotik sartzen da metakrilatoa kendu ondoren.
Bere kanalean sartu ondoren, eusteko pieza sartu behar da hondoraino.
Hemen ikus daitekeen bezala, laukiak ez dira mugitzen, eta nahi gabe erorita ere, ez lirateke erleak zapalduko.
Gaineko aldean elikagailu bat dauka, "Apigelu" eredura egina. Tapa kentzean, metalezko sare batek eragozten du erleak kanpora ateratzea.
Eta beheragune horretan poto bat jar daitele elikagailu gisa, tapan zulotxo bat eginda.
Erlauntza osoa. Azpian eta tapan bi zulo dauzka, sarez babestuak, aireztapena bermatzeko. Eta udan elikagailuaren zuloa ere erabil daiteke horretarako.
Behaketa-erlauntza erlez beteta. Ikastetxe batean erakusteko erabili zen, eta esperientzia oso interesgarria izan zen.
Denetan hunkigarriena, erregina ikustea bere gortez inguratua.
Alberto Vidal—Karpinter.
Telf: 663 017 813