Argizari estanpagailuak, hozte-sistema eta lodiera doigarria dutenak

Estanpagailu hauek elastosilez eginak daudenez argizaria ez zaie itsasten, eta horregatik ez dago erabili beharrik inolako desmoldeatzailerik. Hodibihur bidezko hozte-sistema dute, eta laminaren lodiera erregulatzeko atzeko aldean bisagra doigarriak dauzka eta aurreko aldean sakonera erregulatzen duten tope doigarriak. Edozein gelaxka-tamainarentzat egiten dira, eta edozein erlauntz eredurentzat:  Langstroth, Dadant, Layens, Lusitana, eredu unibertsala 42x35 laminarentzat edo beste edozein neurri.

Dadant eredua
estampadora1 estampadora2
Langstroth eredua
estampadora3 estampadora4

Aluminiozko egitura, 1.5mm-ko sare metaliko galbanizatua kobrezko hodibihurrari lotua. Kobrezko hodia zapalduta dago sarearekin kontaktu hobea izan dezan, eta horrela beroa hobeto eroan. Sareak bi funtzio dauzka: batetik, elastosila egiturari ondo itsastea, erabilerarekin eta argizari beroa isuri eta estanpagailua ixtean sortzen den hutsunearekin aska ez dadin, eta bestetik, hodibihurrera beroa hobeto eramatea, horrela matrizak bizkorrago hoztuz.

Kobrezko hodibihura

estampadora5

Lodiera erregulatzeko sistema, bisagra doigarriak eta aurreko tope doigarriak dituena.

Bisagra doigarriak Aurreko tope doigarriak
estampadora6 estampadora7
Atxikitzailea eta hodibihurraren hodia
 Irekitzeko palanka
estampadora8 estampadora9

 Estanpatu motak eta gelaxkaren geometria

5.1 matriza, Suedia 4.95 matriza, Miron Kroff

estampadora10

estampadora11

Erlemando matriza Elastosil xehetasuna

estampadora12

estampadora13

Azalpen bideoa: https://www.youtube.com/watch?v=4dmIqgevrTM

 

 pdf gisa deskargatu: Estampadoras de cera refrigeradas

 

Alberto Vidal—Karpinter.

Telf: 663 017 813

 abejita